Lurretik Sukaldera
Zerkausin, bertan, baserritarrei erositako produktuak prestatuko dituzte plazan bertan.
Zerkausiko gunean espazio berri bat izango da, Lurretik Sukaldera postua hain zuzen ere. Postu hau larunbatero egongo da martxan, 10:00etatik 13:00etara bitartean. Postu honetan, azokan bertan erositako produktuak sukaldatuko dira eta ondoren dastatzeko eskaini. Hala, aurrez ere antzeko ekimenak egin izan baldin badira ere, oraingo honetan produktuaren zikloko fase guztiei eman nahi zaie garrantzia, hau da, ekoizten direnetik kontsumituak diren arte.
Tolosako azokak dinamizatzeko bidean ematen den beste pausoetako bat da honakoa. Izan ere, modu honetan, azokako produktuak sukaldatuta eskaintzearekin beste modu batean ere kontsumitzailearengana iristea lortu nahi da. Bide batez, bertako produktuak ezagutzera emanaz eta promozionatuz. Egitasmoaren beste berezitasunetako bat da, hor bertan, Zerkausitik atera gabe dastatu ahal izango direla azokako produktuak, bertako giroa suspertuz, indartuz eta bertako produktuen erabilera bultzatuz. Era berean, produktuen freskotasuna eta hauen onurak gizarteratzea ere bada egitasmoaren xedea. Jendea ohar dadin baserritarrek duten garrantziaz, paisaiaren kudeaketan, elikagaien ekoizpenean, osasunean…
Bestalde, salmenta zuzena indartzeko ere balioko du ekimenak, kontsumitzaile eta baserritarren arteko harremanak indartuz. Eta azkenik, jendea azokara erakartzea nahiz, kontsumitzaileek bertako produktuak sukaldatzeko aukera ezberdinak daudela ikustea da asmoa.
Funtzionamentua
Larunbatero goizeko 10;00 etatik 13:00 bitarte egongo da postua martxan.
Alde batetik “DASTATU AZOKA DESKONTU TXARTELA” izango da. Ekimen honetan 25 baserritarrek hartzen dute parte gaur egun eta helburua baserritar hauen produktuak sustatu eta kontsumitzailearengana iristea da garaian garaiko barazki- fruitu eta bestelako produktuak beste formatu batean eskainiz zuzenean. Dastatu azoka txartel sistemaren funtzionamendua ondorengoa izango da:
Erosleak azokan ekimenean parte hartzen duten Portu batean erosketak egin eta erosketa 5 € edo gehiagokoa bada, dastatu azoka deskontu txartela emango dio baserritarrak. Horrela, honekin mokadu bat dastatzeko 0.5 € ko deskontu bat aplikatuko zaio txartelarekin eta LURRETIK SUKALDERA postuan, 2€ ren truke pintxoa + edaria izango du dastagai.
Dena den, gune hau ez da izango bakarrik dastatu azoka txartela duenarentzat, gune irekia izango da, azokan edozeinek zerbait dastatzeko aukera izango du beraz. Hala, pertsona orok aukera izango du azokako txoko berezi honetan bertako produktuekin egindako pintxoa edo mokadua dastatzeko aukera, 2.5 euro ordainduz.
Sukaldatuko den pintxoaren osagaiak identifikaturik egongo dira, jatorria alegia, zein baserritarraren produktua den aipatuz.
Eskainiko diren produktuak
Produktu sortaren barnean azokan aurki genitzake, barazki, leka, fruitu, gazta, ogiak, gozoak, esnekiak izango dira. Garaian garaiko produktua bultzatzea baita helburua, larunbatero azokan ditugun baserritarren produktuak alegia. Hala eta guztiz ere, produktu hauez gain osagarriak izan daitezkeen bestelako produktuak ere txertatzen joango dira, Lur lan baserritarren elkarteak eskaintzen dituen produktuekin.